Matxitxako lurmuturra
Iragarrita zegoen gaur haizeteak izango zirela, eta hala gertatu da, zenbait lekutan 100 kilometro ordu baino gehiagoko haize ufadak neurtu baitituzte. Bermeoko Matxitxako lurmuturrean, adibidez, 111 kilometro orduko abiadura hartu du haizeak. Urduñan eta Zaldiaranen 115 eta 110 kilometro orduko ufadak neurtu dituzte, hurrenez hurren.
Emanda zegoen alerta horia bertan behera utzi du Jaurlaritzak, baina gauerdian aktibatuko dute berriro, bihar eguerdira arte.