
Matxitxakoko behatokia
Zapaturako eta domekarako irteera bana antolatu du Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Zapatuan, urtarrilaren 9an, Matxitxako ingurura egingo dute bisita gidatua, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Euskal kostaldeko paisaia eta biodibertsitatea interpretatzea izango dute helburu. Horretarako, Bermeoko hilerian elkartuko dira parte hartzaileak. 3 euro balio du bisita gidatuak, eta 8 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Domekan, bestalde, artadi kantauriarra ezagutzeko aukera emango du Busturiko zentroak. 10:00etatik 13:00etara bitartean, artadi kantauriarretik zehar egingo dute ibilaldia, “ezkutatzen dituen historia eta biodibertsitatea ezagutzeko”. Ostean, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatzeko aukera egongo da. Kasu horretan 3 euro balio du irteerak (tarifa murriztua, 3 euro), eta adin guztietako lagunei zuzenduta dago.
Irteerak ez ezik, umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte Madariaga Dorretxeko arduradunek. Hain zuzen,
Jasangarritasun aldeko tailerra egingo dute zapatu goizean, eta
Zeuk egizu: harrizko imanak izenekoa egun bereko arratsaldean. Domekan, ostera, otzaragintza tailerra izango da goizez, eta kortxozko itsasontziak egitekoa arratsaldez.
Egitarauaren inguruko datu gehiagorako edo informazio zehatzen bat eskatzeko, 94-687 04 02 telefono zenbakira dei daiteke.