
Ikasleak pentsamendu arduratsuan heztea du helburu programak
Gernika Gororatuz Bakearen Aztertegiak irakasleei begirako ikastaroa antolatu du. Umeentzako Filosofia Zentroarekin elkarlanean, Elkarrekin pentsatzen ikasi izeneko ikastaroa emango dute urtarrila eta otsailean. Filosofia lantzeaz gain, ume eta gazteek hausnarketarako duten begirada lantzea ere badu helburu aipatu ikastaroak.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, taldekako elkarrizketaren eta pentsamenduaren dimentsio anitzen heziketarako eta ulermenerako sarrera ikastaroa da. Hala, saio praktikoez gain, haur filosofia hezkuntza proiektuan kokatzea helburu duen egitasmoaren oinarri teorikoa ere emango dute. Haurrak eta gazteak, talde elkarrizketan eta pentsamendu sortzaile, kritikoa etaarduratsuan hezteko baliabideak eskainiko dituzte, hain zuzen ere.
Ikastaroa urtarrilaren 15ean hasiko da, eta hiru barikutan emango dituzte klaseak, otsailaren 22a bitartean. Hain zuzen, utrarrilaren 15ean eta 22an eta otsailaren 22an emango dute ikastaroa.
Guztira 24 orduko ikastaroa izango dela ere zehaztu dute antolatzaileek. Horietatik 20 presentzialak izango dira, eta beste lau ez presentzialak.
Ikastaroa doakoa
Felix Garcia Moriyon eta Miren Camison Goikoetxea izango dira ikastaroa emango duten irakasleak. Filosofian eta hezkuntzan adituak dira, eta metodologia parte hartzailea eta dinamikoa erabiliko dutela azaldu dute. Halaber, elkarrizketa eta ikerketa eta oinarritze teorikoa ere landuko dituzte.
Elkarrekin pentsatzen ikasi ikastaroak hainbat helburu dituela azaldu dute. Irakasleei eta landuko duten gaiarekiko interesa dutenei haur filosofia eta hezkuntza proiektuaren oinarri teorikoak, praktikoak eta curriculum ezkerdinak aurkztu gura dizkiete. Horrez gain, Filosofia ikerketa komunitatearen egitasmoa hurbilduko diete irakasleei eta interesa duen pertsona orori. Gaitasun filosofikoa bultzatzeko tresnak eskainiko dituzte; ikastaroan parte hartzen dutenak galderak egiten trebatuko dituzte, eta pentsamendu kritikoa martxan jartzea ere badute helburu. Azkenik, elkarrizketa filosofikoa ere sustatuko dute.
Ikastaroan izena eman gura duenak hilaren13a izango du horretarako azken eguna. Horretarako,. izena emateko fitxa bete eta
mariaoianguren@gernikagogoratuz.org helbidera bidali beharko du. Ikastaoa doakoa izango da, eta plazak mugatuak direla jakinarazi dute. Andra Mari abesbatzaren lokalean emango dituzte klaseak.
Ikastaroa
Urtarrilak 15
16:30-20:30. Saioak euskaraz izango dira.
Urtarrilak 22
16:30-20:30. Saioak gazteleraz izango dira.
Otsailak 22
16:30-20:30. Saioak euskaraz eta gazteleraz izango dira.