
Abenduan egin zuten irteera
Lurgaia Fundazioak zetazeoak eta itsas-hegaztiak ikuskatzeko beste irteera bat antolatu du. Irteera hori urtarrilaren 17rako antolatu dute eta Bermeoko portutik abiatuko dira, hain zuzen ere.
Lurgaia Fundaziotik jakinarazi dutenez, sei ordu emango dituzte Bizkaiko Golkoan; 09:00etan abiatuko dira Bermeotik eta 15:00etan bueltatuko dira. Udako irteerei zetazeoak begiztatzeari garrantzia handiagoa ematen badiote ere, oraingoan, itsas-hegaztiek garrantzia handiagoa hartuko dutela adiarazi dute fundaziotik.
Urtarrilaren 17ko irteeran parte hartu gura duten horiek derrigorrezkoa izango dute aurretiaz izena ematea, lekuak mugatuak baitira. Hala, lekua gordetzeko info@lurgaia.org helbide elektronikora bidali beharko da mezu bat.
Parte hartzaileei jakinarazi gura die, «ez dagoela ziurtatuta zetazoen begiztatzea, nahiz eta gunean egotea ohikoa izaten den». Bestalde, jantzi beroak eroatea gomendagarria dela diote, «itsasoan hotz handia egiten baitu».