
Jabi Larrinagaren alaba eta ‘Txiki’ Elgezabal, irudian
Harrera elkarteak antolatutako elkartasun zozketarako batutako produktu sorta Kortezubira joan da aurten, Jabi Larrinaga herri horretako bizilagunak erosi baitzuen 3.186 zenbaki irabazlea. Musikarekin eta bertsolarien doinuekin alaitutako ekitaldi batean atera zituzten hiru umek zenbaki irabazlea eta bi ordezkoak (7.989 eta 3.053), abenduaren 31n, eta atzo eguerdian jaso zuen Larrinagaren alabak saria.
Harrera elkarteak eskerrak eman dizkie ostalariei eta txartelak erosi dituztenei, agertutako konpromisoagatik. Halaber, hurrengo erronka zapatuan Bilboko eta Baionako kaleak betetzea dela esan du.