
Asto probak Mendatan
Bihar arratsaldean hasiko dira Mendatan jokatzen diren Erregenetako asto probak. Urtero legez, hainbat egunetan izango dira saioak, Mendatako frontoiko probalekuan.
49. edizioa dute aurten asto probek, eta lau egunetan jokatuko dituzte: bihar, zapatuan, domekan eta astelehenenean. Lehen hiru saioak 18:00etan hasiko direla jakinarazi dute antolatzaileek; eta azkena, urtarrilaren 11koa, 21:00etan.
Guztira, hamabost asto izango dira aurtengo proban zein baino zein indartsuago, Erregenetako saria eskuratu nahian. Denak ere, Bizkaikoak izango dira, gainera. Busturialdeko bost asto izango dira aurten Mendatako proban: Bermeoko Alegriarena; Mañuko (Bermeo) Ugalderena; Errigoitiko Iñaki Erleagarena, Bermeoko Janire Alegriarena eta Maumeko (Muxika) Maiora elkartearena.
Lea-Artibaitik, aldiz, bi asto izango dira Mendatako proban: Saatzibarrena eta Jose Karmelo Ibarluzearena, Etxebarriakoak biak.
Asto probak
BIHAR
18:00.
– Construcciones Torrontegi (Gamiz).
– Lobene (Gatika).
– Alegria (Bermeo)
– Ugalde (Mañu).
URTARRILAK 9
18:00.
-Saatzibar (Etxebarria).
-Egia (Mañu).
-Taberna zaharra (Gamiz).
-Irazola (Mallabi).
URTARRILAK 10
18:00.
– Landaluze (Peruri-Leioa).
– Jose Karmelo Ibarluzea (Etxebarria).
– Iñaki Erleaga (Errigoiti).
URTARRILAK 11
21:00.
– Narbaiza (Zalla).
– Janire Alegria (Bermeo).
– Maiora (Maume).
– Partilekeu elkartea (Iurreta).