
Umeak Erregenetakoa abesten, iaz
Urtero legez, Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak eta Errenteriako Gazteak Kultur Taldeak deituta, kalera aterako dira bihar goizean herriko txiki eta gazteenak. kalerik kale,
Erregiak datoz abestuko dute. Pasealekutik aterako dira, Elai-Alai dantzari taldearen lokaletik, 12:30ean. Erregenetakoaren doinuekin alaituko dituzte, beraz, Gernika-Lumoko erdigunea bihar eguerdian.
Hala, usadio zaharrari eutsiz, parte hartzeko dei zabala egin dute.
Kantuaren letra:
Erregiak datoz
Erregiak datoz
Jesus adoratzen
Jesus adoratzen
gu be hamen gatoz
gu be hamen gatoz
limosnia batzen
limosnia batzen.
Apalazio zaldune
hiru Erregen egune
zotzak eta paluek
txori biaren kontuek.
Hemen gatoz lau,
kanpak joten bi,
emoizu limosnia
Jaungoikoagaitik.
Eup!