
Gabonetako parkea
Abenduaren 28an ireki eta 30ean itxi zuten Gernika-Lumoko Gabonetako parkea. Hiru egun horietan 2.000 ume baino gehiago hartu ditu parkeaak. Hala, antolatzaileak pozik dira ekimen horrek izan duen harrerarekin, eta umeen Gabonetako parkea Eguberri garaiko ekimen nagusienetakoa bilakatu dela azaldu dute.
Jai Alai pilotalekuan beharrean, Astran muntatu dute aurten Gabonetako parkea, eta, azaldu dutenez, arratsaldeetan hurreratu da ume gehien.