Gabon kantak eta umeentzako magia saioa Gautegiz Arteagan
Abesbatzaren kontzertuagaz gozatzzeko aukera izango dute arteagarrek barikuan. Gabonetako mezaren ostean kontzertua emango du Artiako abesbatzak Gabon egunean. 13:30etako meza amaitutakoan abestuko dute, hain zuzen, Gautegiz Arteagako Andra Mari elizan...
Miren Zubieta zuzendariaren esanetara kantatuko dute abesbatzekoek, eta bost abestik osatuko dute errepertorioa: Canticorum jubilo, Birjina maite, Hor nun degun, Donna Donna eta Hartor hator.
Domekan, aldiz, zuzen, Tor magoaren saioa izango da, 18:00etan, Aretxederreta Kultur Etxean.