Turismo bulegoko eta udaleko ordezkariak, diplomarekin
2015ean aitortza lortu duen turismo erakunde bakarra izan da Gernika-Lumokoa. Kudeaketa Aurreratuak euskal erakundeen artean konpetibitate-ardatz moduan duen garrantzia
adierazi nahi du Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria horrek. Hartara, sariak indarra eman diela azaldu dute Turismo Bulegoko arduradunek. “Behar dugun indarra ematen digu, hobekuntza eta berrikuntzaren gainean ekin diogun bide horretan jarraitzeko”, aipaatu dute.
Erakunderik aurreratuenen lana aintzat hartzen du Euskalit fundazioak, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan ematen diren kudeaketa laik onenak identifikatuz.