Yolanda Arrietagaz berbaldia egongo da bihar, eskolan
MUNDAKA // Umeak eta transmisioa: etxe berri bat euskarari izeneko berbaldia eskainiko du Yolanda Arrieta idazleak bihar, 16:30ean, Mundakako eskolan. Bertaratzen direnek euskararen transmisioaz hausnartuko dute; taldean, modu irekian eta dinamikoan. B...
MUNDAKA // Umeak eta transmisioa: etxe berri bat euskarari izeneko berbaldia eskainiko du Yolanda Arrieta idazleak bihar, 16:30ean, Mundakako eskolan. Bertaratzen direnek euskararen transmisioaz hausnartuko dute; taldean, modu irekian eta dinamikoan. Bertaratutakoek, gainera, proposamen praktikoak jasoko dituzte umeekin erabili ahal izateko. Gurasoek ez ezik, aitona-amonek, zaintzaileek, hezitzaileek edota gura duten horiek guztiek parte hartu ahalko dute biharko berbaldian.