Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak gaur jarriko dituzte salgai
16:00etan hasiko dira sarrerak saltzen
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abenduaren 29an eskainiko dituzten ikuskizunetarako sarrerak gaurtik aurrera salgai izango dira, agortu arte. Hain zuzen ere, 16:00etan hasiko dira horiek saltzen.
Amalur ikuskizuna aurkeztera hurbilduko dira aurten Bermeora Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Abenduaren 29an, martitzenean izango da hori, ohi legez, Artza frontoian. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa 16:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 18:30ean.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edota kutxabank.es-en eskuratu ahalko dira. Nagusiek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek, aldiz, 5 euro.
Artza frontoiko aforoa dela eta, “segurtasuna bermatu aldera”, adin guztietako umeek sarrerak edukitzea nahitaezkoa izango dela azaldu dute antolatzaileek.