Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira hilaren 20an, eta hauteskunde kanpaina hasia da, dagoeneko. Jeltzaleak ere lan horretan ari dira, eta Gernika-Lumoko merkatu plaza bisitatu zuten atzo goizean. Busturialdeko zein Gernika-Lumoko Euzko Al...

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira hilaren 20an, eta hauteskunde kanpaina hasia da, dagoeneko. Jeltzaleak ere lan horretan ari dira, eta Gernika-Lumoko merkatu plaza bisitatu zuten atzo goizean. Busturialdeko zein Gernika-Lumoko Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) kideak lagunduta, baserritarren postuak bisitatu zituzten. Espainiako Kongresurako hautagai den Pedro Azpiazu getxoztarra eta Jaurlaritzako bozeramale Josu Erkoreka bermeotarra ere plazan izan ziren atzo, eta, batik bat, horiek biak izan ziren herritarren arreta bereganatu zutenak. Hizketan aritzeaz gain, gorri eta berde koloreko zakutoak banatzen aritu ziren atzo jeltzaleak, barruan eskuorria zutela.