
Taldeetan lan egin zuten azaroko lehen tailerrean
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da bihar, eta egun hori aukeratu du Gernikako Sarek
Ispilue proiektuaren bigarren lan tailerra egiteko. 19:00etan batuko dira, Astran, eta parte hartzerako deia zabala dela azpimarratu dute.
Urte osoko egitasmoa da
Ispilue proiektua. Urriaren 23an
aurkeztu zuten, Gernika-Lumoko Domingo Alegria plazan, eta azaroaren 7an lehen ideia-tailerra egin zuten, hainbat jenderen ekarpenak eta iritziak jasoz.