Ean, tokiko ekoizpen eta kontsumoak badute lekua
Tokiko garapena sustatu, lehenengo sektoreari bultzada eman, eta eta herriari bizitasuna emate aldera, Eako Udaleko sozioekonomia batzordeak ekimen berria jarri du martxan. Dagoena aprobetxatuta, eta bertoko ekoizleei lekua eginez, zapatu guztietan mer...

Tokiko garapena sustatu, lehenengo sektoreari bultzada eman, eta eta herriari bizitasuna emate aldera, Eako Udaleko sozioekonomia batzordeak ekimen berria jarri du martxan. Dagoena aprobetxatuta, eta bertoko ekoizleei lekua eginez, zapatu guztietan merkatua jartzeko asmoa erakutsi du Eako Udalak. Joan den zapatuan egin zuten lehena, eta bost postu jarri zituzten. Hain zuzen, profesionalek (bertatik bizi direnek) soilik dute bertan parte hartzeko aukera; hala, interesatuek udalera deitu behar dute izena emateko.