
Jaiotza jartzen, Burgon
Inoiz baino lagun gehiagok parte hartu dute Sollube 707 mendizale taldearen urteroko hitzorduan. Hain zuzen ere, 90 lagun animatu ziren atzo, Gabon sasoiari hasiera emateko egindako irteerara; horietako asko eta asko umeak izan ziren.
Ohi legez, jaiotza jarri zuten Burgon, Gabonetako kantak abestu zituzten eta ikurrina jarri zuten tontorrean. Ondoren, txistorra jana egin zuten.

Parte hartzaileak txistorra jaten
Urteko azken irteera domekan egingo dute Sollube mendi taldekoek; oraingoan, Gorbeiara doaz. 07:00etan San Martinetik, autobusean, abiatuko direla azaldu dute. Irteera horretara joateko asmoa dutenek bihar eman beharko dute izena 676 620 195 telefono zenbakira deituta