Onintza Enbeita
Izena: Onintza.
Abizenak: Enbeita Maguregi.
Jaioterria: Muxika.
Alderdia: Azken legealdian Amaiurko diputatua izan da Onintza Enbeita, eta orain EH Bilduren zerrendetan aurkeztuko da kongresurako, Bizkaitik.
Adina: 36 (1979an jaiotakoa).
Ikasketak eta lana: Kazetaritzan lizentziatua.
Euskaldunon Egunkaria-n,
Berria-n eta
Matraka-n aritu da. Baita Labayru Institutuan euskara klaseak ematen ere.
Ibilbide politikoa: Muxikako Udaleko zinegotzi izan zen Enbeita 2007 eta 2011 urteen artean, ANV alderdiagaz. 2012 eta 2015 urteen artean, berriz, Amaiurko diputatua izan da Espainiako Gorteetan,
Iñaki Antiguedaden lekua hartuta. Orain, EH Bilduren zerrendetan aurkeztuko da kongresurako Onintza Enbeita, Bizkaitik.
Zaletasunak: Bertsolaria ezaguna da. Garriko Bertso-eskolako kidea izan da, eta hainbat urtetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalista suertatu da (laugarren zein bosgarren, besteak beste). 2006. urtean, Busturialdeko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, eta aurten ere, finalean da. Abenduaren 12an lehiatuko dute finala, Gernika-Lumon. Halaber, 2005ean eta 2009an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.