Gaixorik dauden presoen egoera «muturrekoa» dela salatuko dute Durangon
Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak «berehala» askatzeko eskatuko dute gaur manifestazioan. 12:30ean hasiko da manifestazioa, Durangoko Landako gunetik abiatutaSare herritarrak antolatuta, manifestazioa egingo da gaur, 12:30ean, Durangon. Aske...
Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak «berehala» askatzeko eskatuko dute gaur manifestazioan. 12:30ean hasiko da manifestazioa, Durangoko Landako gunetik abiatuta
Sare herritarrak antolatuta, manifestazioa egingo da gaur, 12:30ean, Durangon. Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera! lelopean gaixotasun larriak dituzten euskal presoak «berehala» askatzeko eskatuko dute Landako Gunetik abiatuta.Protestak gaixotasun larriak dituzten euskal presoen osasun egoera, tartean Ibon Iparragirre Burgoa ondarrutarrarena, «muturrekoa» dela salatuko du. «Pertsona hauen bizia arriskuan dago, osasuna galtzen ari dira, kartzelako baldintza gogorren ondorioz eta, han, ezin dutelako tratamendu egokirik jaso. Gainera une latz horietan, etxekoen eta lagunen babes zein maitasunarengandik urrun daude».
Gaurko manifestazioagaz jendarteari presoek bizi duten egoeraren larritasunaz ohartarazi nahi dute. «Egoera urgentea da eta konponbiderik ezean okerrera egingo du. Gaixotasunak ez daude erritmo politiko eta batzuen zein besteen interesei begira. Giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude eta pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei ere».
Beste hainbat mobilizazio
Madrilgo eta Parisko gobernuek ezarritako oztopo guztiei «aurre egiteko» jendartearen aktibazioa ere beharrezkoa dela ere nabarmendu dute. «Denok batera tiratuta mugituko ditugu harririk astunenak ere. Bideko oztopoak garbitu eta etxera ekarriko ditugu».
Gaurko manifestazioagaz gain, Sarek beste hainbat mobilizazio deitu ditu herriz herri; etzi (Giza Eskubideen Nazioarteko adierazen unibertsalaren Egunean), euskal presoen giza eskubideak urratzen direla salatuko dute.