Natxitua, Bedarona eta Eako baserritarren eta abeltzainen produktu freskoenak eskuratzeko aukera ederra izango dute herritarrek.
Aurreko zapatuan egin bezala, aurrerantzean zapaturo izango da merkatua Eako udaletxearen aurreko Donibane enparantzan.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, zapatuetako azoka berreskuratuta, tokiko garapena “sustatu” gura dute. Horrela, lehenenego sektoreari “bultzada eman”, eta bide batez herriari “bizitasuna” emateko asmoa dute.
Hain zuzen ere, udalerrian sortu berri duten Sozioekonomia udal-batzordearen ekimena izan da azoka berreskuratzea.