Malagako (Andaluzia, Espainia) Cartama udalerrian lehiatu dute asteburuan UEFA Lurraldeen Kopako lehenengo fasea. Euskal selekzioagaz batera, andaluziar eta kanariar selekzioak aritu dira nor baino nor gehiago.
Atzo 3-1 galdu zuen Andaluziako selekzioaren kontra. Herenegun, berriz, bina berdindu zuen Kanariar Uharteetako selekzioaren aurka, eta penaltietan 4-2 galdu zuten.
Txapelketa Hirugarren mailako jokalari amateur-ek jokatzen dute, eta euskal selekzioa talde hauetako jokalariekin osatu dute: Bermeo, Balmaseda, Durango, Getxo, Santurtzi, Zalla, Zamudio eta Beasain. Bermeoko taldetik Iosu Egaña Olanok eta Aitor Gonzalez Bilbaok jokatu dute Euskadi Amateurgaz.