Karakolak prestatu zituzten zapatuan
Urteko azken azoka berezia egin zuten zapatuaan, Gernika-Lumon. Ekainera bitartean ez da berriro azoka berezirik izango. Azkena, karakolak jaten agurtu zuten gernikarrek. Hainbat kazola prestatu zituzten, eta hainbat izan ziren gutizi hori dastatzeko merkatu plazara hurbildu zirenak.
Karakolak ez ezik, bestelako produktuak ere izan ziren salgai; hala nola, inguruko baserritarren barazkiak, ogia, pastela, patea, gazta, artisauen produktuak eta beste.