Liburu azoka, Sukarrietan
Kultura eta irakurzaletasuna sustatu asmoz, eta era berean, herriko eskaintza sozio-kulturala dinamizatzeko, Sukarrietako Udalak liburu azoka antolatu du. Joan den domekan, Sukarrietako udaletxe inguruan jarri zuten azoka. Aipatu azokan, bertaratutakoek ume zein nagusientzako liburuak izan zituzten aukeran. Datorren domekan, Kanala auzora mugituko dute liburu azoka. Hain zuzen ere, Gizarte-Etxean jarriko dutela azaldu dute udaletik, 11:00etatik 14:00etara.
Herrian irakurzaletasuna bultzatzeko, liburuak erosten dutenek %25eko deskontua izango dute.