Zozketa egin zuten ekitaldi amaieran
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Gernika-Lumoko elkarte, enpresa, talde eta erakundeek euskararekiko duten konpromisoa eskertu du. Bariku iluntzean egin zutn ziurtagirien banaketa, Astra eraikinean. Bertan, euskararen alde egiten duten lana aitortzen dien ziurtagiria hartu zuten hogei eragilek baino gehiagok. Euskararen egunaren bueltan banatzen dituzte ziurtagiriak urtero.
Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.
Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea dugu helburu, eta herrian helburu horren alde egiten ari diren lana eskertu zuten barikuko ekitaldian. Gernika-Lumoko Udalak, gainera, hitzarmena berritu du, eta hori ere eskertu zuen elkarteak.
Ekitaldi hasieran bideo bat proiektatu zuten han bildu zirenentzat, eta Paul Omaetxebarriaren kantari gernikarraren doinuek girotu zuten ekitaldia. Ekitaldi amaieran zozketa egin zuten. Bertan, HITZA egunkarian publizitatea jartzeko bonoa jaso zuten Gure Altzariak-ek eta Gernika Rugby Elkarteak. Elai-Alai dantzari taldeari, aldiz, Oizmendi telebistan publizitatea egiteko bonoa egokitu zitzaion.