Txakolin ekoizleetako bat
Mundakako Udalak bertoko produktuak sustatzeko apustu eginez, Txakolin Eguna egin zuen zapatuan. Herriko plaza bertoko txakolinaren erakusleiho izan zen, hortaz, zapatuan; izan ere, inguruko hiru ekoizleren txakolinak izan ziren dastagai: Busturiko Amunategi txakolina, Gernikako Isasi txakolina eta Bakioko Abio txakolina.
Txakolinaz gain, beste zenbait produktu ere egon ziren dastagai udaletxeko arkupeetan egin zuten azokatxoan; patea, gazta eta gozoak, besteak beste. Gainera, urtero legez, Mundakako Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) taloa eta txorizoa eskaini zuen 3 euroren truke. Ongintzazko ekintza da EAJrena, izan ere, bildutakoa Mundakako Caritaseri emango diote.
EAJko kideak taloa eta txorizoa egiten
Iaz ez bezala, aurten, eguraldia lagun izan dute txakolin egunean. Hortaz, hainbat izan ziren herriko plazara hurbildutako herritarrak zein bisitariak.
Maiteder Badiola Mundakako Udaleko Turismo eta Gazteria zinegotziak azaldutakoaren arabera, “datozen urteetarako beste zenbait aukera aztertzen ari gara udalean. Txakolin eguneko azokan, ekoizle gehiagok parte hartzea gustatuko litzaiguke, hala herriko plaza gehiago betetzeko”.
Txakolin eguneko azoka
Txakolin eguneko azoka
Txakolin ekoizleetako bat