‘Hondartza denontzat’ programako bultzatzaileek ere sari ahartu zuten
Ezintasunen bat dutenen nazioarteko eguna izan zen atzokoa –abenduaren 3a–, eta, egun hori gogoan izanda egin zuen Asinsoc elkarteak 15. urteurreneko jaia. Lizeon batu ziren atzo arratsaldean, eta urteurren ekitaldia urte guzti hauetan jaso duten laguntza eskertzeko baliatu zuen elkarteak. Hala, 15 urte horietan bidelagun izan dituzten talde, elkarte, enpresa, familia zein komunikabide saritu zituen atzo Asinsoc elkarteak; tartean,
Hitza egunkaria.
Herritarrekin batera, udal arduradunak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sanchez Robles ere ekitaldian izan ziren. Azken horren esanetan, bizitza proiektu denek dute lekua Bizkaian, eta nork bere eskubideak eta proiektuak denfendatu behar dituela esan zuen. Hala, proiektu horiek gauzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dutela azaldu zien diputatuak Lizeoan batu zirenei.
Irisgarritasuna bermatzen duten enpresa txikiak saritu zituzten atzo: Elle arropa denda, Ai ene! taberna eta Batzokia. Bestalde, Kosnoaga igeriketa taldeak egin duen lana ere saritu zuen Asinsoc-ek atzo; baita
Hondartza denontzat programa posible egin dutenak ere.
Era berean, Monica Ibargutxi eta Mikel Undurraga ere gogoan izan zituzten atzoko ekitaldian.
Ekitaldiari festa giroa emateko, Ross dantza taldearen saioa, Egan taldearen zuzenekoa eta magia saioa ere izan zuten.