Ibarrangeluko Laida hondartzaren gainaldeko Laidabasoko pinudia botatzen ari dira egunotan hondeamakinekin. Izan ere, Urdaibaiko Patronatuak Laidabaso ingurumen aldetik bere onera ekartzea onartu zuen osoko bilkuran, azaroan.
Horretarako, lehenengo eta behin, Laida hondartzaren goiko pinudia kendu beharko dute. Lan horien bitartez, Kantaurialdeko artadiak onera ekartzea ez eze, artadiak handitzea ere bada Urdaibaiko Patronatuak daukan helburua.
Hiru bat hektareako lanen ardura Basoa fundazioak du.