Asteartean ospatuko dute Talako Amaren egun handia, baina, aurretik ere ondo pasatzeko aukera izango dute.
Domekan, Tor Magoaren emanaldia izango dute Eskolondon. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta ume eta gaztetxoak magiara hurbildiko dira saioan.
Tor Magoa ezaguna da ume eta gaztetxoen artean. ETB-ko Sorgin Txulo saioa aurkezten du Zuriñe Hidalgo abeslariagaz eta Gorritxo animaziozko galtzagorriarekin batera.
Bestalde, astelehenean gaztetxoen esku pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte udalerriko frontoian. 12:00etatik aurrera ariko dira lehian
Martitzenean, Talako Amaren ermitan meza entzunez hasiko dute eguna. Ostean, Beletxe elkartekoen eskutik hamaiketakoa izango dute, Beletxe elkartean bertan.
Gero, 13:00ak aldera auzoen arteko desafioari ekingo diete. Eako, Bedaronako eta Natxituako auzotarrek zein baino zen gehiago arituko dira lehian.
Zapatuetako azoka
Bestalde, zapatu honetan hasita zapatuetako merkatua berreskuratuko dute eatarrek.11:00etatik 13:00ak aldera bitartean udaletxeko arkupean egongo dira udalerriko nekazariak beren produktu freskoak saltzen.