Hiesaren erabilera politikoa gaitzetsi dute Ondarroako kaleetan barrena
Iparragirre espetxean mantentzea «aukera politikoa» dela gaitzetsi dute. Mahai inguru batean hiesa duen pertsona bat kartzelan nola bizi den azaltzen saiatu diraEspainiako Gobernuak hiesaren «erabilera politikoa» egiten duela salatu zuten dozenaka ...
Iparragirre espetxean mantentzea «aukera politikoa» dela gaitzetsi dute. Mahai inguru batean hiesa duen pertsona bat kartzelan nola bizi den azaltzen saiatu dira
Espainiako Gobernuak hiesaren «erabilera politikoa» egiten duela salatu zuten dozenaka pertsonak zapatuan Ondarroan egindako manifestazioan. Era berean, Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen preso politikoa berehala askatzeko eskatu zuten herriko kaleetan barrena. Guztira, 300 bat pertsonak bat egin zuten Iparra Galdu Baik plataformak eta Kitzikan antolakundeak egindako deialdiagaz.Alamedan amaitu zen protesta, eta han batutakoen aurrean mobilizazioaren antolatzaileek hartu zuten hitza. Ozen salatu zuten Espainiako gobernuak gaixotasuna «arma politiko eta ekonomiko» bezala erabiltzen duela. «Espetxeetan temati ari dira erabilera kriminal horretan, Ibon Iparragirre Ondarroako preso politikoaren aurka».
Hiesa eta espetxeak «baterazinak» diren bi elementu direla ere azpimarratu zuten. «Hiesak gaixotu egiten du, baina espetxea da hiltzen duena. Espetxea da leku bakarra non botereak, bere benetako neurriz gaineko aurpegia erakusten duen, eta bere morala justifikatzen duen lekua».
Iparragirre espetxean mantentzea, «aukera politikoa» dela ere gaitzetsi zuten han batutakoek. «Hiesaren kontrako botiken ordez, beste tratamendu bat jarraitzeko hautua egiten dutenak, Ibonek bezala, kartzelan usteltzera kondenatzen dituzte, botikak ez hartzearen aitzakiarekin. Administrazio publikoak ezin dute erabaki hori zigortu».
Errealitatea ezagutarazten
Zapatu iluntzeko manifestazioagaz gain, aurretik ere beste hainbat dinamika egin ziren hiesak kartzeletan duen eraginaren errealitatea ezagutara emateko. Besteak beste, mahai inguru berezi bat egin zen Kofradia Zaharrean, hiesa duen pertsona bat kartzelan nola bizi den azaltzen saiatu ziren. Bertan izan ziren Manuel Garrido Sotelo medikua, Bizkaiko Salhaketa elkarteko kide bat, Gotzon Iparragirre Ibonen anaia eta Kitzikan gazte antolamenduko bi kide.