Gabonetan ere umeentzako ekintzak izango dira
Abenduaren 28,29 eta 30ean, eta urtaarrilaren 4ean eta 5ean umeentzako negulekuak eskainiko ditu Gautegiz Arteagako Udalak. Parte hartu gura duten umeek apuntatzeko epea gaur zabaldu dute, eta hilaren 18ra arte izango da horretarako aukera. Plazak mugatuak izango direla jakinarazi dute, eta izena emateko kultur etxera jo beharko da.
Negulekuak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat izango dira. 3 eta 5 urte bitartekoentzako 15 plaza izango dira, eta beste horrenbeste 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Jolas ekimenak 10:00etan hasiko dira, eta 14:00etan amaitu. Informazio gehiago gura duenak 946 271 563 telefono zenbakira dei dezake, edo
kulturetxea.gautegiz@bizkaia.org helbidera idatzi.