Ogia egiteko ikastaroa emango dute barikuan eta zapatuan Ean
Ogi gozoa etxean erraz egiteko ikastaroa Eako Natxitua auzoko bolatokian emango dute, eta bihar da apuntatzeko azken eguna.
Natxituko bolatokian eman daiteke izena edo telefono zenbaki honetara deituta: 625 705 202.
Barikuan, 18:30ean hasiko dute ikastaroa, eta etzi, berriz, 11:30etatik aurrera ariko dira ogia egiten ikasten.