Urtero legez Akorda auzoan dute hitzordua asteburu honetan. Zapatuan, 11:00ak aldera txupinazoa jaurtiz ekingo diote egunari.
Gero, bakailao txapelketako parte hartzaileak zeinek bakailao gozoena egin ibiliko dira. 13:30etatik 14:00ak aldera bitartean aurkeztu beharko dituzte kazolak, epaimahaikideek probatzeko.
Ondoren, fanfarriak alaituta sari banaketa egingo dute, eta amaitzean herri-bazkarian elkartuko dira.
19:00etan gaztainak erretzen hasiko dira, eta hurreratzen diren guztiek izango dute gaztain erreak dastatzeko aukera. Ondoren, trikitixagaz erromerian dantzan eta kantuan borobilduko dute eguna.
Biharamunean, Santa Kattalinaren, Santa Barbararen eta Santa Lutziaren omenezko meza entzungo dute, 12:00etan hasita. Ostean, Ereñoko eta Nabarnizko dantza taldearen emanaldia eta trikitilarien saioa egongo dira.