Azaroaren 25a, emakumenganako indarkeriaren kontrako eguna da nazioartean. Data horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte talde, eragile eta instituzioek. Kalean, indarkeria matxista gaitzesten duela erakutsiko du gizarteak. Ekitaldiak ekitaldi, baina, alarma pizten dute datuei erreparatu beharra dago. Euskal Herrian 2015ean sei emakume erail dituztela salatu du Bilgune feministak. Hala ere, emakumeek eraso sexistak etengabe jasaten dituztela dio. Bilgune feministaren hitzetan, biolentzia indarkeria matxistarena da, “guk ez baitugu inor erasotu, inor erail, eta aldiz indarkeria sexistak amaigabea izaten jarraitzen duelako”.
Hori dela eta, autodefentsa feministaren hautua egin du Bilgune feministak; eta hautu hori berori egin dute Euskal Herriko hainbat gaztek ere. Gernika-Lumon, bideo bat grabatu dute, erasoen aurrean erantzuna emateko beharraren kontzientzia pizteko.
Bestalde, biolentzia matxistaz era “hutsalean” mintzatzeak ondorio larriak ekar ditzakeela ohartarazi du Emakundek gaurko egunaren harira. Hala, arazo horren gaineko kezka gizarte osora zabaltzeko lan egiten jarraitu behar dela gogorarazi du. Emakunderen esanetan, pertsona guztien erantzukizuna da jasaten duten indarkeriari aurre egiten dioten andrazkoei laguntza ematea. Izan ere, erakunde horren aburuz, indarkeria matxista egiturazko arazo baten gisara aztertu behar da, eta aurre egiteko estrategia era zabal batean landu behar dela derrigorrez. Prozesu horretan gizarte osoak parte hartu behar duela ere argi du.
Beraz, gaurko antolatu dituzten mobilizazioekin bat egiteko eskatu die Emakundek herritarrei. Salaketarako ekitaldiez gain, bestelakoak ere badira azaroaren 25 honetan.
LAB sindikatuak, bere aldetik, prekarietatea ere indarkeria dela zabaldu gura izan du gaurko egunean. Sindikatuak dioenez, prekarietatea azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen duten fenomenoa dela dio, eta aspalditik pairatzen egon izanak, prekarietate horrek suposatzen duena erlatibizatzera eta egoera horiek arruntzat jotzera eraman du gizartea. “Anormala dena normalizatzera” bultzatu duela LABek. Lan merkatuan, lanaldi partzialetan diharduten langileen %77,8a emakumeak direla zehaztu du LABek; eta emakumeen kasuan pobrezia erreala %6,1ean ezartzen dela azpimarratu du, gizonezkoen kasuan %5,6an denean arrisku hori.
Egunerokotasunean pairatzen duten prekarietateaz ere mintzo da. Datuak eman ditu: emakumeek, egunero, etxeko lanei 3 ordu eta 33 minutu eskaitzen dizkiela esan du. Gizonen kasuan, ordu 1 eta 29 minutu dira lan horietan ematen dituztenak. Zaintza lanak ere aipatu ditu. Emakumeek, egunean, 4 ordu eta 15 minutu inbertitzen dituzten bitartean, gizonek 3 ordu eta 17 minutu.
Maria Agirreren seme-alabak alaktearekin
10:30ean, Gernika-Lumon, Emakume Alargunen Elkartea sortu zen Maria Agirre Igartua omendu du udalak, eta haren izena jarri dio Bakearen Musoearen ondoko aretoari. Kanpoan, Agirreren izena daraman plaka erakutsi dute ondoren. Orain, eguerdira bitartean, Beldur Barik lehiaketaren sari banaketaren ekitaldia egin dute, Elai-Alai aretoan. Berriz ez izeneko lanak hartu du saria.
Bermeon, 12:00etan, ehunka globo lila askatu dituzte, indarkeria sexista gaitzezteko.
Datozen orduetan ere elkerretaratzeak, manifestazioak eta hainbat ekimen egingo dituzte herrietan. Gernikan, 19:30ean izango da. Bermeon, eraso sexistei planto egiten jarraituko dute. Hala, Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Sareak eta Erroxape Emakumeen elkarteak, ekimen bateratu bat egingo dute. Salaketa ekimena eta erakusketa antolatu dituzte, 19:30erako. Lamerako harrizko bankuan egitekoak ziren, baina eguraldi txarragatik Taraskan egingo dutela azaldu dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.