
Atzo arratsaldean Nabarnizen jokatu zituzten Euskadiko eta Bizkaiko Gizon Proba txapelketak.
Zubizarreta nabarniztarragaz batera, Eneko Bilbao kortezubitarra, Oskar Perez barakaldarra eta Juan Carlos Lopez bernedarra aritu ziren nor baino nor gehiago.
Hiru untze, laurden bat eta 49 zentimetro izan zen txapeldunak lortutako marka. Perez izan zen txapeldunordea hiru untze, bi metro eta 97 zentimetrogaz. Bilbao kortezubitarrak hirugarren sailkatzea lortu zuen, bi untze, hiru laurden, bost metro eta 57 zentimetroko emaitzagaz. Lopez Arabako ordezkaria izan zen laugarrena bi untze, hiru laurden, bi metro eta 41 zentimetro eginda.
Ehunka lagun bildu ziren Nabarnizeko frontoian lau partaideen arteko dema ikusteko. Herriko ordezkariak jaso zituen ikusleen animo gehienak, baina, azken minutuetan laurei gogor animatu zieten bertan bildutakoek.
Sailkapena:
- Santi Zubizarreta (Nabarniz): 3 untze 1/4 0,49zm
- Oskar Perez (Barakaldo): 3 untze 2 metro eta 97zm
- Eneko Bilbao (Kortezubi): 2 untze 3/4 5 metro eta 57zm
- Juan Carlos Lopez (Bernedo,Araba): 2 untze 3/4 metro 2 eta 41zm