
Santa Luzia
Santa Luziako Hiri Parkearen Proiektua auzotarren beharrizanei entzun barik egin dutela dio auzotar talde batek, eta beraiekin batzartzeko eta parte hartze prozesu bat hasteko eskatu diote Gernika-Lumoko Udalari. Diotenez, tamaina horretako proiektu bat egiten denean auzokoekin batzartzea beharrezkoa da, beraiek direlako auzoaren beharrizanak hobekien ezagutzen dituztenak. Beraz, proiektua denen artean erabakitzeko eskatzen duen idatzia kaleratu dute, eta sinadurak biltzen hasiko dira.
Gernika-Lumoko EH Bilduk ere udalaren jarrera
kritikatu du, proiektuaren kudeaketa osoa “tamalgarria” izan dela esanez. Dioetenez, Santa Luziako parkearen proiektua aurrera eraman nahi du egungo udal gobernuak, “bertako auzotarren iritzia kontuan hartu gabe, eta beraien beharrizan errealak zeintzuk diren galdetu gabe”.