
Xaibor eta Gorroño, txekea emateko ekitaldian/ Gernika-Lumoko Udala
Gernika-Lumoko Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean batutako diruaren txekea eman diote Gernika-Lumoko Calzada egoitzari. Zaharren egotetxean domekan egin zuten jaialdian hartu zuten arduradunek dirua. Elgoibarko
Mausitxa baserriaren gazta erdia 3.700 euroan erosi zuen Bilboko Mendata Berria jatetxeak, eta
Goienetxe bigarren sariduna 300 euroan erosi zuen Xaibor diskofestak. Beraz, guztira, 4.000 euro hartu ditu aurten Calzada egoitzak.
Domekan egin zuten Calzada egoitzaren jaialdia. Txekea emateagaz batera, meza, dantzarien saioa eta Urdaibai Kantuz Kanturen saioa izan ziren goizean. Arratsaldean, lau ikastetxetako umeen partaidetza duen seigarren literatur lehiaketaren sari banaketa egin zuten.