
Taldeko argazkia
Bosgarren urtez, erantzun «ezin hobea» izan du Busturiko Gazte Asanbladak antolatutako bertso afariak. Busturiko Axpe auzoko Aingerubideko Kultur Etxean bildu ziren zapatuan, eta aretoa bete egin zuten, beste urte batez.
120 lagun inguru batu zirela azaldu dute Busturiko Gazte Asanbladatik, «bost sarrera izan ezik, denak saldu ziren». Batez ere, busturiarrak batzen dira, urtero, bertso afarian: «Nabaritzen dugu herritarrek eskertu egiten dutela horrelako gauzak antolatzea, herrian ez delako egoten aukera zabal handirik». Hala ere, inguruko herrietako jendea ere egon zen, Bermiotik, esaterako, 20 lagun inguru hurbildu ziren.

Bertsolariak
Zapatuan, hiru bertsolari izan ziren jankideen artean: Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Fredi Paia. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «bai jendea, bai eta bertsolariak ere oso gustura egon zirela esan ziguten».