‘Ez da kasualitatea’ bertso-saioa musikatua hartuko du domekan Ariatza auzoak
Ez da kasualitatea bertso-saio musikatu feminista Muxikako Ariatza auzora iritsiko da asteburuan. Hain justu, etzi batuko dira auzo horretan bertsoez eta askoz gehiagoz gozatzeko.
Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan, eta Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra izango dira bertsoei musika jarriko dietenak.
Bertaratu nahi duenak oraindik ere badu sarrera erosteko aukera; hala ere, bihar da horretarako azken eguna. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Ospa tabernara edo Muxikako Galtzadara jo beharko dute interesatuek sarrera horiek erostera.
2009. urtean egin zuten lehenengo Ez da kasualitatea saioa, eta, geroztik, emakume bertsolari askok parte hartu izan dute gerorako hitzorduetan.