Txinako kultura ezagutzeko aukera izan zuten iaz herritarrek
Munduko paisaiak ekimenaren edizio berriarekin hasiko da hurrengo astea. Gernika-Lumoko udal liburutegiaren eskutik, Senegal herrialde afrikarra eta bere kultura ezagutzeko aukera izango dute germikarrek, azaroaren 23tik 27ra.
Erakusketa izango da ikusgai liburutegian, eta, bertan, Senegaleko literatura, musika eta zinemari buruzko hainbat dokumentu ipiniko dituzte herritarren eskura.
Hilaren 25ean, berriz, Senegaleko sukaldaritza tailerra eta dastaketa egingo dituzte Astran; eta azaroaren 27an, ipuin kontalaria, musika eta dastaketa hartuko ditu Gernika-Lumoko udal liburutegiak, 18:00etatik aurrera.
EGITARAUA:
azaroak 23-27
Erakusketa. Senegaldar
literatura, zinea eta musika ezagutzeko aukera, udal liburutegian.
azaroaren 25ean
19:00. Sukaldaritza tailerra, Astran. Ostean, dastaketa.
azaroaren 27an
18:00. Afrika kontu kontari.
19:00. Sapali perkusio taldea.
20:00. Dastaketa.