Bizkaiko Elikagai Bakuak laguntza eskatu du Gernika-Lumon. Boluntarioak behar dituela adierazi du, datorren asteburuan egingo duten elikagaien bilketarako.
Hain zuzen, azaroaren 27an eta 28an egingo dute aipatu bilketa hori, eta boluntarioak. Supermerkati eta elikagai dendetan egiten dute bilketa, eta bi egun horietan ordu batzuetan batzeko lanetan laguntzeko prest daudenen kolaborazioa eskatu dute. Horretarako, telefono zenbaki bat ipini dute herritarren eskura: 900 840 204. Prest daudenek bertara deituta eman dezakete izena.