Berriatuko txirrindularitzari buruzko erakusketa arrakastatsua ari da izaten
Erakusketa Goikolau kultur elkarteak antolatuta dago eta hilaren 27ra arte egongo da ikusgai. Argazkiez gain, garaikurrak eta beste hainbat bitxikeri jasotzen ditu erakusketakAzaroaren 6an zabaldu zuen Berriatuko Goikolau kultur elkarteak txirrindulari...
Erakusketa Goikolau kultur elkarteak antolatuta dago eta hilaren 27ra arte egongo da ikusgai. Argazkiez gain, garaikurrak eta beste hainbat bitxikeri jasotzen ditu erakusketak
Azaroaren 6an zabaldu zuen Berriatuko Goikolau kultur elkarteak txirrindularitzari buruzko erakusketa. Eta azaroaren 27an, herritarrek herritarrentzat egiten duten Erroak Loran jaia egin bezperan, itxiko da.Kultur elkarteko kideek azpimarratu dutenez, «jende asko ari da gerturatzen erakusketara». Besteak beste, erakusketak, Berriatuko Txirrindulari Taldearen lorpenak, herritarrek talde horren baitan egindako lasterketetako irudiak, garaikurrak eta beste hainbat material jasotzen ditu.
Ordutegiari dagokionez, erakusketa barikuetan, zapatuetan eta domeketan dago ikusgai, Goikolau elkartearen lokalean (Aransolo kalean). Barikuetan 19:00etatik 20:00etara dago zabalik. eta zapatuetan eta domeketan 12:30etik 13:30era.