Perretxikoak batu eta jateko garaia dela argi erakutsi dute Busturialdean; izan ere, hainbat herritan jarri dituzte herritarren bistara aurreko egunean batutako perretxikoak. Hori egiten azken herriak Busturia, Ibarrangelun eta Morga izan dira. Hain zu...

Perretxikoak batu eta jateko garaia dela argi erakutsi dute Busturialdean; izan ere, hainbat herritan jarri dituzte herritarren bistara aurreko egunean batutako perretxikoak. Hori egiten azken herriak Busturia, Ibarrangelun eta Morga izan dira. Hain zuzen, asteburuan izan zuten hiru herri horiek perretxiko erakusketagaz gozatzeko hitzordua. Hainbat lagun elkartu ziren, esaterako, Ibarrangelunargazkian. Goizetik eguerdira bitartean, jendea joan-etorrian ibili zen. Erakusketak ez ezik, dastaketak ere arrakasta handia eduki zuen.