Gerra eta errefuxiatuak lantzeko taldeak herritarrengan eragin gura du
Siriatik ihesi Europara heldu gura duten errefuxiatuen irudiek hainbat herritarren interesa piztu du; arazoari aurre egiteko nahiak hainbat gernikar ere mobilizatzera bultzatu ditu.
ez dugu dana gobernuen esku utzi behar”.‘Gernika’, erreferente Gernika-Lumon hasiak dira mugitzen. «Nonbaitetik hasi behar da beti», dio Uriartek. «Jendea batu gura dugu, gizartea politika horien kontra dagoelako. Parisekoa egia da sarraski bat izan dela, baina beste herrialde batzuetan hori da egunerokotasuna. Jende asko dago bere berbak ere oihartzuna izatea gure dutenak, baina ez dakite nola egin. Hemen dute horretarako lekua. Gernikatik has gaitezke». Schafterrek dio Gernika-Lumo, gaur egun, erreferente bat dela munduan, eta hori baliatu dezaketela. Gernikarrok erantzukizun historiko bat dutela dio, gerra, bonbardaketa eta exilioa bizi izan zutelako. «Picassoren Gernika obra ezaguna da mundu zabalean, eta hori baliatuko dugu sinbolo gisa, aurrera egiteko», esan du Schafterrek. Uste baino eragin handiagoa izan dezakeela dio Uriatek.
Arazoaren jatorria, gerraren politika eta politika horien atzean dauden interesak salatu behar ditugu kalean, jendaurrean».Barne mugak ere apurtu Gizartea mobilizatu asmoz, kalera aterako dira. Pankartak jarriko dituzte, baina Gabonak aurretik ere ekimenen baat egin gura dute herritarren aurrean. Presioa egin gura dute, eragin. «Arazoaren jatorria, gerraren politika eta politika horien atzean dauden interesak salatu behar ditugu kalean, jendaurrean». Komunikabideetan gaia egunerokoa bilakatu den arren, sarritan, informazioa nahasgarria dela diote. «Gura dutena kontatzen digute, eta ahal duten guztia egiten ari direla dio Europar Batasunak. Baina, gero, errealitatea beste bat da. Adibidez, bitarteko herrialde legez ezagutzen diren horietatik irudi gogorrak heltzen zaizkigu, testigantzak… Eta jakin dugu Siria inguruko herrialdeak direla errefuxiatu uholderik handienak hartzen dituztenak, baliabide gutxi izan arren. Europar Batasuna herrialde horiek hartu dituzten errefuxiatu kopuruaren erdia hartzeko prest baino ez dago. Orain, gainera, terrorismoarekin nahastu dituzte, eta gero eta latzago ikusten dut errefuxiatuen egoera». Erakunde publikoekin ere kontaktuan daudela azaldu du Gernikatik Mundurako kideak, «baina oso motel dabiltza». Horregatik, mobilizatu beharra azpimarratu du, «ez bakarrik orain eraikitzen ari diren muga fisikoak apurtzeko; baita barne harresiak ere. Azken batean, horiek gainditzeko zailagoak izaten direlako». Manifestu bat ari dira lantzen, ahalik eta zabalkunderik handiena emateko. Testua publiko egingo dute, eta atxikimenduak batu. Horrez gain, abenduaren 2tik 4ra Antimilitarismo eta Memoria Historikoaren III. Jardunaldiak egingo dituzte, Gernikatik Mundurak, Ideasurrek, Gernika Gogoratuzek eta beste erakunde batzuk antolatuta, eta Siriako errefuxiatuen gaia ere jorratuko dute.