
Hain zuzen ere, IE 042 Ereño-Nabarniz Zaldi ibilbidearen aurkezpena izango da iluntzekoa.
Urdaibai Zaldi taldeko kideek Ereñoko udaletxeko areto nagusian egingo dute ekitaldia, 20:00etatik aurrera. Ostean, bertaratutakoentzat pintxoak egongo dira.
Domekan ibilaldia
Gaurko aurkezpenaren ondoren, etzi Ereño eta Nabarniz arteko ibilbidearen inaugurazioa egingo dute.
Partaideak 10:00etan elkartuko dira Ereñoko Gabika auzoan eta ibilbidearen aurkezpena egingo dute. Gero, 10:30ak aldera ekingo diote ibilbideari.
Inguruko paraje ederretatik goiz pasa egin ostean, parte hartzaileak eguerdian barbakoan elkartuko dira. 14:00ak inguruan bazkaltzea aurreikusi dute antolatzaileek.
Izen ematea derrigorrezkoa
Txangoa egin gura dutenek aldez aurretik eman behar dute izena derrigorrez. Doakoa da eta telefono zenbaki hauetara deituta izena eman daiteke: 655 711 318 eta 637 027 873. Halaber, edozein informazio edota zalantzak argitzeko ere telefono zenbaki horretara deitu ahal da.