
Urbieta
Kirol arloan inbertsioa egin du Gernika-Lumoko Udalak, Urbietan eta Malosten. Hain zuzen, Urbietako futbol zelaiaren belarra aldatu du, eta ureztapen sistema hobetu. Porteria berriak ere jarri ditu udalak. Belarra barrizteko 205.000 euroko inbertsioa egin du, eta ia 30.000 eurokoa ureztapenean eta porteria berrietan.
Era berean, aldagela denak berritzeko konpromisoa hartu zuen udalak, eta kirol epaileenak konponduko dituzte.
Malosteko saskibaloi kantxan, bestalde, harmailak handituko ditu udalak. 360 eserleku ditu Malostek gaur egun, eta beste 160 ipiniko dituzte.
Guztira, obra denak egiteko, 335.000 euroko aurrekontua behar izan du udalak.