
Mailchip tresna nola erabili eta faktura elektronikoak nola egin irakatsiko dute Lanbide Ekimenek. Eskualdeko enpresei zuzendutako ikastaroak dira, eta azaroaren 16an eta 18an emango ditu, 14:00etatik 16:00etara, Gernika-Lumoko KZ Gunean. Izena eman gura duenak 94 625 63 92 edo 94 625 57 58 telefono zenbakietara deitu beharko du.
Era berean, Facebookeri buruzko bi ikastaro ere emango dituzte Lanbide Ekimenek.