Goma gaineko 4x4 txapelketan ariko dira Murueta taldekoak
Murueta Sokatira taldeko kideek Euskadiko Goma Gaineko 4X4 sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar.Txapelketaren bigarren saioa Sopelan lehiatuko dute. Euskal Herriko sokatira taldeko ordezkariak 17:00etatik aurrera ariko dira ...
Txapelketaren bigarren saioa Sopelan lehiatuko dute. Euskal Herriko sokatira taldeko ordezkariak 17:00etatik aurrera ariko dira nor baino nor gehiago, Urko kiroldegian.
Hain zuzen ere, Murueta Sokatira Kirol klubeko kideekin batera honako talde hauetako kideek parte hartuko dute: Ñapurrak, Ibarra, Sokarri, Amaiur, Iparralde eta Atzera STT.
Murueta, Ñapurrak eta Sokarri taldetik bi talde ariko dira lehian, eta Ibarra taldetik, berriz, hiru talde.
Lehen jardunaldia
Euskadiko Goma Gaineko 4X4 sokatira txapelketaren lehen jardunaldia urriaren 31an jokatu zuten Gatikan.
Orduan ere bi multzotan aritu ziren Muruetako ordezkariak. A multzoan laugarren egin zuten, Ñapurrak taldeagaz berdindutabiek bi puntu eta erdi eskuratu zituzten. B multzoan, ostera, hirugarren sailkatu ziren lau puntugaz.
A multzoko onena Amaiur taldea izan zen, eta B multzoan Ñapurrak nagusitu ziren. Horiek seina puntu lortu zituzten.
A multzoan Sokarri izan zen bigarrena, eta Ibarra taldeak egin zuen hirugarren. Halaber, Ibarra sailkatu zen bigarren.
Lurrama lehiaketa
Bestalde, aurreko zapatuan Lurrama Sokatira lehiaketan aritu ziren Biarritzen (Lapurdi).
Euskal Herriko sokatira taldeekin batera, Ipar Irlandako Country Club eta Holandako Monnickendam taldeek neurtu zituzten indarrak. Guztira bederatzi taldek parte hartu zuten, eta proba «oso gogorra» izan zela diote Muruetako ordezkariek: «Maila altua izango zela aurreratu genuen eta halaxe izan zen».
Denen artean Monickendamm talde holandarra gailendu zen Lurraman.
Hain zuzen, horiek Ñapurrak taldeagaz jokatu zuten finala. Bi talde horiekaz batera, kanporaketa gaindituta Ibarrak eta Abadiñok lortu zuten finalaurrekoeta sailkatzea.