Gaur hasita herritarrekin batzarrak egingo ditu Ondarroako udalak
Ondarroako udalak bizilagunekin bilerak egingo ditu hilabete honetan zehar.Gaur egingo dituzte lehenengo bi batzarrak Ibaiondo kaleko Alkoholiko Anonimoen lokalean eta Gorozikako elkartean, 19:00etatik aurrera. Batean, Iturribarri eta Kamiñazpi kaleet...
Gaur egingo dituzte lehenengo bi batzarrak Ibaiondo kaleko Alkoholiko Anonimoen lokalean eta Gorozikako elkartean, 19:00etatik aurrera. Batean, Iturribarri eta Kamiñazpi kaleetako auzotarrekin, eta, bestean, Errenteriako eta Gorozikako auzotarrekin batuko dira udal ordezkariak.
Beste urte batez, aurrekontuak herritarrekin eztabaidatu eta adosteko asmoa agertu du Ondarroako Udalak. «Herritarren ekarpenak jaso eta lehentasunak zehaztu» aldera, kale eta auzo batzarrak egingo dira datozen asteotan.