Boluntariotza jardunaldian parte hartu zuten boluntarioak
Bermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak Arranotegi errekaren iturburuak berreskuratzeko boluntariotza jardunaldia antolatu zuten zapaturako. Hain zuzen ere, 20 boluntariok parte hartu zuten egun osoko jardunaldi horretan.
RN 2000 Urdaibaiko ibai-sareen Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) baitako erreka da Bermeoko Arranotegi. Zapatuko helburu nagusia, ur-bazterreko basoetan ugaria izaten den
krokosmia espezie inbaditzailea errotik ateratzea zen, eta Lurgaia Fundaziotik azaldu dutenez, espezie horretako milaka ale kendu zituzten.
Bai Arranotegi errekan zein beste askotan, espezie inbaditzaileen aurrean egin beharreko lana oraindik «ugaria» bada ere, zapatuan egindako boluntariotza lanari esker, Arranotegi errekaren ertzak hobetzen «asko» lagundu da.
Boluntarioak Arranotegi errekan lanean
Boluntarioak Arranotegi errekan lanean