Madariaga Dorretxea, EHUko XV. Zientzia Astean
Beste urte batez, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxea EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astean parte hartzen ari da. XV. edizio horretan, Erleak eta Biodibertsitatea izena duen erakusmahaia jarri du Busturian kokatuta dagoen ...
Bilboko Bizkaia aretoan ari dira ospatzen Zientzia Astea eguaztenaz geroztik. Eta domekara bitartean bertaratzen direnek zientzia «ikusi, entzun eta sentitzeko» aukera izango dutela azaldu dute.
Horretarako, hamaika erakusmahai, ibilbide didaktiko, erakusketa, lehiaketa, janari-dastaketa, irteera eta bisita gidatu jarri dituzte herritarren eskura, besteak beste.
Zientziagaz gozatu eta gehiago jakin nahi duenak gaur 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara izango du erakuslekua zabalik. Zapatuan, aldiz, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute, eta domekan, 10:00etatik 14:30era .