Alex Hormaetxea.
XVII. Munduko zesta punta profesionalen ‘Elite’ txapelketa abenduaren 26tik 30era jokatuko dute Mexikoko Acapulco hirian.
Txapelketarako aurre aukeratutako puntistek aste honetan jaso dute aurre-aukeraketa horren berri. Hain zuzen ere, txapelketaren ezaugarri eta baldintzen inguruko informazioa bidali zieten guztiei.
Sei bikote lehiatuko dira, eta beste bi erreserba. Buelta bakarreko liga izango da, eta sailkapeneko lehenengo bi bikoteak pasatuko dira finalaurrekoetara.
Abenduaren 11an Iruñean (Nafarroa) egingo dituzte bikoteen eta taldeen zozketak eta partiden egutegia zehaztuko dute.
Beaskoetxeagaz eta Hormaetxeagaz batera, honako puntistak daude aurre-aukeratutakoen zerrendan: Imanol Lopez, Iñaki Goikoetxea, Eric Irastorza, Jonatan Duke, Mikel Egiguren, Gotzon Embil, Aritz Erkiaga, Joey Cisneros, Erik Mendizabal, Ibon Aldazabal, Mikel Amigorena, Jean-Do Olharan, Txabi Inza, Christophe Olha, Laurent Alliez eta Jon Tambourindeguy.